AXULAR ELKARTEAN DAGOEN KULTURAREN GAINEKO INFORMAZIOA

INFORMACIÓN DE TEMAS CULTURALES DE LA SOCIEDAD AXULAR



2013-02-17

INAUTERI JANTZIEN ERAKUSKETA




HILABETE HONETAN, OTSAILAK 18, 20 ETA 22AN AXULAR ELKARTEAN INAUTERI JANTZIEN ERAKUSKETA BAT GAUZATUKO DA.

EGUN HAUETAN ARRATSALDEKO 7,30ETAN 9,30AK ARTE IREKITA EGONEN DA NAHI DUTEN GUZTIENTZAT.

JANTZIEZ GAIN, EUSKAL HERRIKO INAUTERIEN GAINEKO ENTZUN-IKUSKIZUNAK ERE IZANEN DIRA BITARTEAN.

Erriberriko inauteriak

Erriberriko inauteriak

Burlatako inauteriak

Tuterako inauteriak

Goizuetako Zagi dantza

Luzaideko inauteriak. Sagardantza

Axetatupina, Luzaideko inauteriak.

Uharteko inauteriak.

Erakusketaren ikuspegi orokorra.

Erakusketaren ikuspegi orokorra.


Erakusketaren ikuspegi orokorra.

Kantiniersaren jantzia.


2011-12-11

EUSKAL NORTASUN AGIRIA (E.N.A.)

Hemen gure nortasun agiria, euskaldunon nortasun agiria, nola lortu azaltzen dizuegu:

1. ENA eskatzeko baldintzak
ENA eskatzeko, ondorengo baldintzetako bat gutxienez bete behar da:
  • Euskal Herrian jaioa izatea, edo
  • azken urte osoan Euskal Herrian erroldatuta egotea, edo
  • euskal herritar baten ezkontidea, seme-alaba izatea edo,
  • euskalduna izatea: euskaraz hitz egin, irakurri eta idazteko gai izatea.
Solicita tu documento de identidad vasco.

1. Condiciones para poder solicitar el ENA
Para poder solicitarlo, por lo menos dbes de cumplir una de estas condiciones:
  • Haber nacido en Euskal Herria, o
  • llevar un año empadronado en Euskal Herria, o
  • estar casado/a con un vasco, ser hijo o hija, o
  • ser euskaldun: hablar euskara, y ser capaz de leer y escribir en euskera.
Hemen duzu bete behar duzun papera edo agiria/aqui tienes el documento que hay que rellenar y enviar.


1. Egiteko urratsak

  • Idatzi datuak MAIUSKULAZ eta ARGI
  • Itsatsi argazki TXUKUN bat eta izenpetu dagokion eremuan, kanpoan ez.
  • Zure beste agiri bat fotokopiatu eta erantsi ( udalaren errolda agiria, familia liburua, gidatzeko baimena, ...)
  • ORDAINKETA.Sartu 15 €, abonu agirian zure izena jarriz, ondoko kontuan: ENA Euskadiko Kutxa 3035/0057/95/0570038687. Ipar Euskal Herrian: 15 € igorri, ENA elkartearen izenean.
  • Inprimakia, fotokopia eta ordainketaren agiria ENAko egoitzara bidali edo ordezkaritza batean aurkeztu. Sei astetara POSTAZ jasoko duzu etxean.

1. Pasos para solicitarlo

  • Escribe los datos en MAYUSKULA y CLARO. 
  • Pega una foto buena y firma en el sitio correspondiente, no fuera.
  • Fotocopia otro documento tuyo y adjúntalo ( padrón municipal, libro de familia, carné de conducir, ...)
  • PAGO. Ingresa 15 €, poniendo el ingreso de abono a tu nombre, en la siguiente cuenta: ENA Euskadiko Kutxa 3035/0057/95/0570038687. Ipar Euskal Herrian: envía 15 € , a nombre de la sociedad ENA.
  • El impreso, la fotocopia, y el documento de pagoenvíalo a la sede de ENA o preséntalo en una sucursal.  En seis semana lo recibirás en tu casa por CORREO.

2011-11-14

ORBAITZETAKO FABRIKA

Atzo Axularretik orbaitzetara atera ginen hango fabrika ikusteko. Ez bakarrik ikusteko, baizik eta aditu baten eskutik bere historian sartzeko ere.
10etan, oso puntualak "Real fabrikara" iritsi ginen, han Malli Txapar gure zai zegoen eta zuzenean bisita hasi ginen.
Ia 2 ordu iraundu zuen honek eta mokau bat hartu eta gero mendilatz aterpera menditik joan ginen, paseo polit bat egiten. Han Bermuta hartu eta segidan bazkaltzera.
5etan autobusa hartu genuen eta 6,15etan berriz Burlatan.
Oso egun ona izan genuen, oso interesgarria izan zen bisita eta egon ez ziren guztientzat, Malli Txaparrek, gure gida, fabrikaren gainean idatzitako liburua erosi genuen eta Axularreko liburutegian izanen da.

2011-11-10

HURRENGO IHARDUERAK - PRÓXIMAS ACTIVIDADES

1. ORBAITZETAKO FABRIKA. Bisita gidatua 
   8,30etan Axularretik aterako gara
 10,00etan Maddi Txaparrek fabrika erakutsi eta  historia kontatuko digu.
 12 -15 tartean mendiko buelta.
 15,00etan Mendilatz aterpean bazkalduko dugu
 17 - 17,30etan Burlatara itzuliko gara



   8,30 h. Salida desde Axular.
 10,00 h. Maddi Txapar nos enseñará y nos contará la historia de la fábrica
 12 a 15 h. Paseo por el monte.
 15,00 h. Comeremos en el albergue Mendilatz
 17 - 17,30 h. regreso a Burlata




__________________________________________________________


ADI!
2. Azaroak 16an izan behar zen Zinea eta Txokolatada, aldatu dugu.
   Azaroak 23an Zinea eta txokolatada izanen da, Axularren 5etan.

2011-11-07

ANTZERKIA DENONTZAT - TEATRO PARA TODOS

Asteazken honetan, azaroak 9, arratsaldeko 8etan AXULARREN Antzerkia erderaz
Este miércoles 9 de noviembre, a las 8 de la tarde en AXULAR teatro en erdera

CYRANO