AXULAR ELKARTEAN DAGOEN KULTURAREN GAINEKO INFORMAZIOA

INFORMACIÓN DE TEMAS CULTURALES DE LA SOCIEDAD AXULAR



2011-11-14

ORBAITZETAKO FABRIKA

Atzo Axularretik orbaitzetara atera ginen hango fabrika ikusteko. Ez bakarrik ikusteko, baizik eta aditu baten eskutik bere historian sartzeko ere.
10etan, oso puntualak "Real fabrikara" iritsi ginen, han Malli Txapar gure zai zegoen eta zuzenean bisita hasi ginen.
Ia 2 ordu iraundu zuen honek eta mokau bat hartu eta gero mendilatz aterpera menditik joan ginen, paseo polit bat egiten. Han Bermuta hartu eta segidan bazkaltzera.
5etan autobusa hartu genuen eta 6,15etan berriz Burlatan.
Oso egun ona izan genuen, oso interesgarria izan zen bisita eta egon ez ziren guztientzat, Malli Txaparrek, gure gida, fabrikaren gainean idatzitako liburua erosi genuen eta Axularreko liburutegian izanen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario